2014/05/01

ETXEKO AGINTARIARI KOROI BAT IPINI


Zure titien artean
momenturik hoberenean
aldendu zinen bapatean...
Nire negarra lasaitzeko
txupetea gustoko nuenean
hau kumun zulotik behera.
Oheko momenturik gozoenean,
deiadarka; goraaaaa,
bainu ordua dala ta;
 bengaaaaaa,
eta uretan ponpa artean 
pozik nabilenean;
tira-tira...
kanporaaaa.

Eskolako lehen egunean
HAN utzi ninduzun
negar batean galdua,
eta jadanik patioan
kontentu nagoenean
oihukatzen nauzu egunero;
E-TXE-RAAAA!

Etxeko agintari horri,
beti izorratzen nauenari,
koroi bat ipiniko diot
eta bertan idatzi:

ASKO MAITE ZAITUT AMATXO
BAINA APURtxo BAT LASAI
 UTZIKOOOO?